eu | es | fr | en
kideak

EKKI tarifaren memoria ekonomikoa, helburu komertzialekin publikatutako fonogramen komunikazio publikoa egiteagatik edo horien erreprodukzioa egiteagatik eta haririk gabeko hedapena egiten duten irratientzat komunikazio publiko horretarako egindako erreprodukzioagatik

I. Musika |

II. Erreprografia |

III. Ikusentzunezkoak |

IV. Obra grafikoa

Euskal Kulturgileen Kidegoa-EKKI Elkartea (EKKI) entitate bat da, jabetza intelektualaren eskubideen kudeaketa kolektiboa egiten duena. Honako hauen babesean eratu zen: apirilaren 12ko 1/1996 Errege Dekretu Legegilea, Jabetza Intelektualaren Legearen testu bategina onesten duena, eta ekainaren 28ko 141/2011 Dekretua, Transferentzien Bitariko Batzordeak 2011ko ekainaren 22an hartutako akordioa onartzen duena. Akordio hori zera da, Euskal Autonomia Erkidegoari jabetza intelektualari buruzko legeria betearaztearen arloan irailaren 28ko 3069/1980 Errege Dekretuaren bidez eskualdatu zitzaizkion Estatuko Administrazio Orokorraren zerbitzuak gehitzeari buruzkoa.

Euskal Kulturgileen Kidegoak baimena jaso zuen, Kultur Ondarearen Zuzendariaren 2014ko urriaren 20ko Ebazpenenaren bidez, era esklusiboan edo gehiengoz jarduteko Euskal Autonomia Erkidegoan, Jabetza Intelektualaren Legean aitorturiko eskubideak kudeatzeko entitate gisa.

Haren estatutuen arabera, helburua du egileen eta beste eskubidedun batzuen ondare eskubideak kudeatzea. Besteak beste, memoria honetan datozen tarifak kudeatzen ditu; kasu honetan, irrati-difusiorako entitateek Euskal Kulturgileen Kidegoa EKKI Jabetza Intelektualeko Eskubideen Kudeaketarako Entitatearen (aurrerantzean EKKI) errepertorioa erabiltzeko daudenak:

a) Finkapenari dagokionez:

i) Irratiak antolatutako exekuzio publikoetan, EKKIko bazkide diren artisten, interpreteen edo jotzaileen interpretazioen finkapena, baldin eta osorik eta aldaketarik gabe emititzeko badira —publizitate-etenaldiak aparte utzita—, dela zuzenean eta dela hogeita hamar (30) eguneko epean, eta sarreragatik kontraprestaziorik eskatu gabe. Baimen horretan ez dira sartzen sarreragatik kontraprestazioa eskatzen deneko exekuzio publikoak, ezta hirugarrenen edo hirugarrenek antolatutakoen mesedetan antolatzen direnak ere, baldin eta ez badute dagokien baimena. Era berean, baimen horretan ez da sartzen ez fonogramen sinkronizazioa, ez haietan edo publizitate obretan dauden interpretazioen finkapena, ez finkapenari eman dakiokeen beste adiera edo erabilerarik eta ohiturarik, epigrafe honetan jasotakoetatik aparte.

b) Erreprodukzioari dagokionez:

i) Irratiek hedatzeko egindako fonogramen grabazioak, dela emisio bidez eta dela beste sistema batzuen bidez, grabazio kopuruaren mugarik ezarri gabe.

ii) Grabazio horien kopiak egitea bai barne erabilerarako eta bai beste irrati batzuekin partekatzeko, betiere xedea izanik hura emititzea.

iii) EKKIren errepertorioko fonogramen eta interpretazioen erreprodukzioa, norako eta epigrafe honetako c) letran jasotako komunikazio publikoen motetarako, betiere modu legitimoan ekoitzi badira nahiz eta aurretik baimenduak ez izan erreprodukzio edo komunikazio publikorako.

iv) Irratiak antolatutako exekuzio publikoetan, EKKIko bazkide diren artisten, interpreteen edo jotzaileen interpretazioen lehen finkapenen erreprodukzioa, baldin eta osorik eta aldaketarik gabe emititzeko badira —publizitate-etenaldiak aparte utzita—, zuzenean edo hogeita hamar (30) eguneko epean, eta sarreragatik kontraprestaziorik eskatu gabe. Baimen horretan ez dira sartzen sarreragatik kontraprestazioa eskatzen deneko exekuzio publikoak, ezta hirugarrenen edo hirugarrenek antolatutakoen mesedetan antolatzen direnak ere, baldin eta ez badute dagokien baimena.

v) Emisioak berak sare digital batean modu legitimoan emandako programak grabatzea horiek eskura jartzeko, programek EKKIren errepertorioko interpretazioen fonogramak eta finkapenak dituztenean.

c) Komunikazio publikoari dagokionez:

i) Irratiaren programazioan dauden interpretazioen fonogramen edo finkapenen zabalkundea dela irrati bidez eta dela haririk gabe.

ii) Entitateek edo irratiek sorburuan modu zilegian emititutako programen emanaldia dela irrati bidez eta dela haririk gabe, soinua baino ez.

iii) Irratiak antolatutako exekuzio publikoetan, EKKIko bazkide diren artisten, interpreteen edo jotzaileen interpretazioen komunikazio publikoa, baldin eta osorik eta aldaketarik gabe emititzeko badira —publizitate-etenaldiak aparte utzita—, dela zuzenean eta dela hogeita hamar (30) eguneko epean, eta sarreragatik kontraprestaziorik eskatu gabe. Baimen horretan ez dira sartzen sarreragatik kontraprestazioa eskatzen deneko exekuzio publikoak, ezta hirugarrenen edo hirugarrenek antolatutakoen mesedetan antolatzen direnak ere, baldin eta ez badute dagokien baimena.

iv) Hari, kable, zuntz optiko bidezko emisioaren transmisioa osorik eta aldaketarik gabe, izan abonamendu bidez edo gabe. Baimen horretan sartzen da hedapen sistema digitalen bidez emititutakoaren transmisioa osorik eta aldaketarik gabe (DAB, Simulcasting eta antzekoak).

v) Satelite batera bideratuta dagoen programa baterako emititutako obrak sartzea, satelite horrek modua ematen duenean zuzenean edo beste irrati baten bidez hartara sartzeko, baldin eta horrek behar den lizentzia badu.

vi) Programa osoak edo horien zatiak eskura jartzea, baldin eta aurretik edonola emititu edo zabaldu badira, entzuleek unean bertan edo hala aukeratzen dutenean sar daitezen.

Memoria honetako tarifetatik kanpo gelditzen dira publizitate spotetan edo antzekoetan egindako obren lehen finkapena eta musika sinkronizazioa.

TARIFAREN OSAGAIAK BANAKATUTA ETA ESPLIKATUTA

Tarifa hauek ordezkatu egiten dituzte EKKIk irratientzat zituen Tarifa Orokorrak. Horretaz gain, erabiltzaile mota honen testuinguru espezifikoa ezagutzen dute, baita euskal irratien ekosistema ere. Era berean, bat datoz ECD/2547/2015 Ministerio Aginduan ezarritako printzipioekin eta, ondoren, 2/2018 Errege Dekretuaren bidez PELen txertatutakoekin, bai eta horiek ezartzen dituzten baldintza eta irizpideekin ere jabetza intelektualeko eskubideak kudeatzen dituzten erakundeek tarifak zehazteaz denaz bezainbat; eta, irratiei dagokienez, kontuan hartzen dute Jabetza Intelektualaren Batzordeko Lehen Atalak E/2017/001 Ebazpenean ezarritakoa AGEDI-AIErentzako eskubide kategoria bererako tarifei buruz.

ZERGA OINARRIA

Zerga oinarria kalkulatzeko orduan, zenbait aldagai ezartzen dira, E/2017/001 Ebazpeneko jarraibideei kasu eginez, aintzat hartuta kontua dela zehaztea errepertorioaren esplotazioarekin loturiko diru sarreren zenbatekoa esplotazio-sarreren edo beste diru-sarrera batzuen guztizkoaren arabera, betiere irrati jardueran errepertorioak hartzen duen garrantziarekin erlazionatuta.

— Egozgarriak diren gastuetan, eta hortaz, errepertorioaren erabilerari loturikoak, modu enuntziatiboan hartzen dira kontuan irrati operadore publiko zein pribatu gehienen diru sarrera nagusiak: publizitatea, eta jardueraren egunerokorako diren dirulaguntzak eta sektore pribatuan horren paralelo dena, esplotazioaren defizita estaltzeko kapitalari egindako ekarpenak.

— Espezifikoki egozgarriak ez diren gastuetan, aurreko atalean ezarritako izaera orokorreko zehaztapenak hartzen dira kontuan. Atal honekin, hain zuzen, sektoreko eskari espezifikoei erantzun nahi zaie; besteak beste, batetik, zerga oinarrian ez sartzea eskubideen ordainketak estaltzeko dirulaguntzak (izan ere, tarifarako zerga oinarrian sartzean, era artifizialean puzten baita jabetza intelektualaren eskubideengatiko gastuen aurreikuspena, eta, hala, arriskua dago urte fiskal bakoitzean era esponentzialean hazteko) eta, bestetik, gehiago zehaztea errepertorioaren esplotazioarekin erlazionatuta ez dauden kostuak estaltzeko dauden laguntza moten espezifikazioa.

Segidako urratsean, oinarri bat zehazten da irrati entitateak kudeatzen duen emisora bakoitzeko, enpresaren errealitate praktikora (eta ez finantzariora) egokitzeko, eta kontuan hartuta entitateak bere kargura duen marka bakoitzean errepertorioak izan dezakeen balioa.

Tarifa hau negoziatzeko orduan EITBk egindako proposamenen harira, orobat ezarri da, jabetza publikoko entitateentzat, batezbesteko ikus-entzuleen kuotan oinarritzen diren dirulaguntzen ponderazio bat, baita irrati autonomikoentzako tarifa berezi bat ere. Zuzentzailea ikus-entzuleen analisi batetik abiatzen da, entitate bakoitzaren potentziala eta erreala ponderatuta eta erakunde autonomiko bakoitzaren errealitate posibleetara egokituta. Formulak oinarritzat hartuko ditu bi aldeek elkarrekin adostutako ikusle-entzuleen neurketak.

ECD/2547/2015 Aginduak sartutako garrantzi-irizpideari dagokio azken zuzentzailea. Zuzentzailean dagoen irizpidea da modua ematea erabiltzaileak sailkatzeko bere jardueran errepertorioak duen intentsitatearen arabera. Aginduak 5. artikuluan ezartzen duenez, honela identifikatuko da erabiltzaileak jarduera osoan errepertorioari ematen dion erabileraren garrantzia: kudeaketa entitateek bere jardueran zenbat erabiltzen duten errepertorioa.

Hortaz, erabileraren garrantzia da irizpidea, eta irizpide horrekin zehaztu behar da nola eragiten dion kualitatiboki erabiltzailearen jarduerari errepertorioa erabiltzeak; eta E/2017/001 Ebazpenak planteatzen duen moduan jartzen da praktikan: banaketa bat eginda, musikaren arloko irratiak eta musikaren arlokoak ez direnak. Irrati mota bakoitzean, hiru intentsitate tarte zehazten dira ehunekotan adieraziak, eta, irrati edo entitate bakoitza zein tartetakoa den, zuzentzaile bat edo bestea aplikatuko zaio. Irrati edo entitate bat zein tartetakoa den jakiteko, haren erabilera ezagutzeko modua ematen duen teknologia bera erabiliko da: bakarrik egin beharko da datuak atera errepertorio babestuaren erabilera osotik.

TARIFA TIPOA

Tarifa tipoari dagokionez, FORTAk (jabetza publikoa duten irrati eta ikus-entzuneko autonomikoen ordezkariak) helegitea jarri dionez E/2017/001 Ebazpenari —errekurtsoan ipiniz tarifa mota gehiegizkoa zela— eta SPCPIk hura finkatzeko argudio gisa eskubide konexuengatiko grabazio babestuen erabileran hazkunde esponentzial bat aurkeztu zuenez (aintzat hartu gabe beste aldagai batzuk), jaitsiera bat izan da Ebazpenean finkatutako tasan, kontuan hartuta zenbatekoak finka litezkeen zatiei buruzko proposamenak, EITBren ordezkaritzak tarifa horien negoziazioan egindakoenak.

Tarifa tipoari, halaber, erabilera efektiboaren zuzentzailea aplikatzen zaio. Gaur egun eskura dauden teknologiek ematen dituzten aukerak aprobetxatuz, EKKIk bere errepertorioaren erabileraren identifikazio osoa egingo du. Kasu honetan, Vericast™ teknologia erabiliko du, BMAT enpresak garatua; horrek modua ematen du irratien eta telebista kanalen monitorizazioa egiteko denbora errealean, eta, algoritmo baten bitartez, desio diren errepertorioen obra zehatzak identifikatzen ditu. Identifikazio sisteman oinarrituta, EKKIk erabiltzailearekin bidezkoa eta bazkideekin gardena izango den eredu bat proposatu nahi du.

HOBARIAK ETA DESKONTUAK

Sektoreko erabilerei dagozkien bezala, hobariak eskaintzen dira erabiltzaileek identifikazioan era aktiboan errazteagatik eta kolaboratzeagatik eta autolikidazioak osatzeagatik eta era informatizatuan EKKIri bidealtzeagatik, orobat banku-helbideratzea egiteagatik. Hobarien bitartez, asmoa da pizgarri gisa funtziona dezaten, kudeaketa-erakundearen eta erabiltzailearen artean komunikazio arina bilatzeko, zeinak halaber faboratuko baitu eskubideen kudeaketa zuzena epe luzera begira, nola eta elkarrekin loturak sorrarazita eta informazioa eta ezagutza trukatuta.

MINIMOAK

Ikusita EKKIk nolako gastuak egin behar dituen bere errepertorioak operadore jakin batean izan ditzakeen erabilera zifrak eta bolumena bera jakitera iritsi baino lehen ere, aurretik ezarritako formulek emandako kopuruak urteko 150 euroz azpikoak izanez gero tokiko irrati erakundeen kasuan, edo 950 eurokoak eskualde edo lurralde mailako edo hori baino handiagoko irrati erakundeenean, tarifak minimo hauek ezartzen ditu, zeinek, nahiz eta gastu horien guztizkoa ez estali, bai bermatzen baitute diru sarrera minimo bat egindako lanaren zurigarri. Kontsideratzen da kopuru sinbolikoak direla erabiltzailearentzat kantitate txikikoak baitira, eta, hain zuzen ere, aurreko tarifetatik bizirik gelditu diren gutxietako bat dira; izan ere, erabiltzaile batek berak ere ez du adierazi gehiegizkoak direnik.

EMANDAKO ZERBITZUAREN PREZIOA

ECD/2547/2015 Aginduan ezarritakoarekin bat etorriz, Emandako Zerbitzuaren Prezioa honela kalkulatu da, aintzat hartuta eraginkortasunaren eta kudeaketa onaren printzipioak:

— Lizentzia kostuak: errepertorioa handitzeagatiko kostuak (bai kudeaketa kontratuak eginda eta bai nazioarteko beste kudeaketa erakunde batzuen errepertorioaren kudeaketa lizentziak aterata) eta lizentziaren beraren kontzesioari dagozkion gastuak.

— Tarifa ezartzearen kostuak: tarifa kalkulatzeak eta zehazteak dakartzan gastuak.

— Kontrolerako kostuak: kudeaketa erakundeak jartzen dituen bitartekoenak errepertorioaren erabilera jakina kontrolatzeko.

1) Kostuen kategoriak

— Zuzenean egotz daitezkeen gastuak: irratiekin eta telebistekin zuzenean loturikoak.

— Zeharka egotz daitezkeen gastuak: gastu finkoak, baina bakarrik irrati-telebistei egotz dakizkiekeenak.

Kostu mota bakoitzarekin, bereizi dugu zuzenak ala zeharkakoak ote diren (eta zeharkakoen kasuan, zer den egozgarria irrati-telebistei).

2) Kostu mota

— Lizentzia kostuak

Lizentzia kostuak dira tarifak finkatzeko prozeduretako kostuak, EKKIren bazkideak egiteko kostuak eta kanpo errepertorioen lizentziamendu negozioei egotzitakoak.

Oro har, zeharkako kostutzat jo dira lizentzia kostuak, salbu eta EKKIren sektorekako mintegienak, zeinek ahalegin ekonomiko berezia dakarten bazkideen kategoria jakinak erdiesteko.

Lizentzia kostuak dira:

    Egozgarria
Bazkideak egiteak dakartzan zeharkako kostuak* Langileen kostua %50
Funtzionamendua %50
Bazkideak egiteak dakartzan zuzeneko kostuak* Sektorekako mintegiak %100

* Ez denez kudeatzen, kalkulua egiteko orduan, nazioarteko errepertorioa, EKKIk ez du gehitzen gastu mota hau. Negoziazioak izan badira ere, ezin zaio gastu hau erabiltzaileari egotzi, zeren eta ez zaio ematen ari nazioarteko errepertorioa erabiltzeko abantailarik.

— Tarifak ezartzeko kostuak

Irrati-telebistetarako tarifak zehazteak dakartzak kostuak ez dira baizik eta horiek eratzeko, ikertzeko, ezagutzeko eta diseinatzeko erabili direnak.

    Egozgarria
Tarifak ezartzeko kostuak Langileen kostua %100
Funtzionamendua %100

— Erabilera zuzena egiten dela kontrolatzeko kostuak

Izenak dioen bezala, gastu horiek dira erabiltzaile bakoitzak kudeaketa-erakundearen errepertorioaz egiten duen erabilera zuzena kontrolatzeko. Hor sartzen dira, langileen kostuez gain (erabilera zuzen hori kontrolatzeko orduak, bai prozesamenduarenak eta bai informazioa jasotzearenak), kontrola gauzatzeko teknologienak: datu baseen garapen kostuak (diseinua, datu baseen garapena, software baliabide askotarikoak inplementatzea) eta identifikaziorako eta kontrolerako teknologiei dagokien aurrekontua.

Kasu horretan, zuzenean dira egozgarri: irratien eta telebisten kontrolerako teknologien kostuak eta kontrolatzen jardun diren langileenak.

Zeharka dira egozgarri: kostu informatikoa eta datu baseen giza baliabideak.

    Egozgarria
Erabilera zuzena egiten dela kontrolatzeko kostu zuzenak Langileen kostua %100
Kontrolerako teknologiak %100
Erabilera zuzena egiten dela kontrolatzeko kostu zuzenak Langileen kostua %90
  DBaren garapena %90

3) Kostuen egozgarritasuna

Kanal eta irrati bakoitzaren araberako egozgarritasuna kalkulatuko da honako hauek batuta: lizentziamendu kostua, tarifa ezartzeko kostua eta erabilera zuzena egiten dela kontrolatzeko kostua kalkulua egiteko momentuan EKKIren eremuan dauden TV kanal eta irratietan zatituta (Ebazpena, 2014ko urriaren 21ekoa, Kultura Ondarearen zuzendariarena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua. Ebazpen horren bidez, EKKIri baimena eman zitzaion Euskal Autonomia Erkidegoan jarduteko, Jabetza Intelektualari buruzko Legean aitortutako eskubideak kudeatzeko erakunde gisa, jabetza intelektualeko eskubideak kudeatze aldera).

hutsik