eu | es | fr | en
kideak

Tarifa orokorrak

Principios generales (es)

I. Musika |

II. Erreprografia |

III. Ikusentzunezkoak |

IV. Obra grafikoa

III. IKUSENTZUNEZKO OBRA ETA GRABAZIOA


OHARRAK: IKUSENTZUNEZKO OBRA ETA GRABAZIOA

Tarifa hauek ikusentzunezko obra eta grabazioen ekoizle edo eskubideen titularren eskubideak xedatzen dituzte.

JILren Testu Bateratuaren 157.1.b) artikuluan ezarritakoarekin bat, irabazasmorik gabeko kultur entitateek honako tarifetan %20ko beherapena izango dute.

Emanaldiengatiko tarifak, orohar, erretransmititutako (emanaldi zein transmisio) kanal mota edo kopurua kontuan izan gabe ezarriko dira.

1.- TELEBISTA HEDABIDEEK IKUSENTZUNEZKO OBRA EDO GRABAZIOAK EMATEA HARI, KABLE, ZUNTZ OPTIKO EDO BESTE BITARTEKO BATEN BIDEZ, ENTITATEA LEHENENGO EMISOREA EZ DENEAN, BERAU IZAN ZEIN EZ DISTRIBUZIO SAREAREN TITULARRA ETA BERONEK IZAN EDO EZ HEDABIDE IZAERA

Sarea laga bada alokairu, finantza alokairu, kontzesio edo beste ezein titulu bidez eta beronek ahalbidetzen edo badu distribuzio sarea erabiltzea, ulertuko da emanldia eskaintzen duen entitatea dela kontratuz lagatzaile, edo bestela oinordeko edo kausadun.

Tarifak bere baitan hartzen du baimena ematea, ikusentzunezko ekoizleen eskubide esklusiboa, eta baita JILren 122.2 artikuluak xedatutako ikusentzunezko ekiozleentzako ordainketa ere, lege berberak bere 20. Artikuluko 2. Idatz-zatian ezartzen duen publikoari egindako komunikazioari dagokionez.

Tarifa berbera aplikatuko da emanaldia osorik, bere horretan eta une berean egiteko haririk gabe (analigikoki zein digitalki) emanaldia egiten duen entitateak kodifikatu egiten badu seinalea edo erabiltzen badu sistema tekniko bat seinalea zenbatek hartzen duten jakiteko.

Tarifa, halaber, telebista bidezko ikusentzunezko obra edo grabazioen emankizunak edo transmisioak egiten dituzten entitateei izango zaie aplikagarri, berau higiezin baten edo batzuen titular bakarrak, komunitateak edo mankomunitateak egin, izan berauek bate bestearen ondoan daudenak edo kale-sagar bat izan zein ez, eta ez daukalarik zerikusirik distribuzio sarea Telekomunikazioen Ordenamendurako abenduaren 18ko 31/1987 Legeak ezarritako kasuetan egon edo ez.

1.1.- KABLE ZABALPENEKO ENTITATEEK EDO IKUSENTZUNEZKO OBRA EDO GRABAZIOAK EMATEN DITUZTEN BESTE ENTITATEEK HARI, KABLE, ZUNTZ OPTIKO EDO BESTE BITARTEKO BATEN BIDEZ EGITEN DITUZTEN EMANALDIAK

Hari, kable, zuntz optiko edo beste bitarteko baten bidez egiten diren emanaldiak, komunikazio sareak edo sare telefonikoak barne, zabalik daudenak zein itxiak eta, orohar, edozein bitarteko bidez egindako emanaldiak, berauek egiten dituztenean telebista hedabideek, entitatea lehenengo emisorea ez denean, berau izan zein ez distribuzio sarearen titularra eta beronek izan edo ez hedabide izaera, eta erabiltzaileengandik jasotzen duenean ordainketa finko edo aldakor bat, bakarra zein aldizkakoa, eskainitako zerbitzuaren truke.

Sarea laga bada alokairu, finantza alokairu, kontzesio edo beste ezein titulu bidez eta beronek ahalbidetzen edo badu distribuzio sarea erabiltzea, ulertuko da emanldia eskaintzen duen entitatea dela kontratuz lagatzaile, edo bestela oinordeko edo kausadun.

TARIFA: 0,23€ hileko eta abonatuko edo zabalkunde sarera konektatutako etxebizitza bakoitzeko.

Instalazioak ahalbidetzen badu, deskodifikatzaile bakar baten bidez, kolektiboko seinalea hartzea, eta berez higiezin bateko etxebizitza edo bulego bakoitzeko erabiltzaile zenbaitek sarbidea izatea, tarifa biderkatu egingo da higiezinak dituen etxebizitza edo bulego bakoitzeko.

Berdin gertatuko da sarbide kolektiboa ahalbidetzen duten sistemekin berauek enpresetan eta bestelako saltoki, ostatu, egoitza, osasun-zentro edo hezkuntza azpiegituretan badaude, aplikatuko delarik kasuan-kasuko apartamentu edo gela kopuruari egokitutako tarifa.

Epigrafe honetan ez da sartzen TARIFA OROKORRETAN beste epigrafe zehatzago bati dagokion errepertorioaren erabilpenik.

1.2.- ATMOSFERATIK EGINDAKO IKUSENTZUNEZKO OBRA EDO GRABAZIOEN ZABALPENA, ANALOGIKOKI ZEIN DIGITALKI

Hari gabe, edo atmosferikoki egindako telebista hedabideetako ikusentzunezko obra edo grabazioen zabalpen hertzianoa, satelite bidezkoa edo dena delakoa, izan analogikoa izan digitala, entitatea lehenengo emisorea ez denean, emanaldia egiten duen entitateak kodifikatu egiten badu seinalea edo erabiltzen badu sistema tekniko bat seinalea zenbatek hartzen duten jakiteko.

TARIFA: 0,23€ hileko eta abonatuko edo sistemara konektatutako etxebizitza bakoitzeko.

Instalazioak ahalbidetzen badu, deskodifikatzaile bakar baten bidez, kolektiboko seinalea hartzea, eta berez higiezin bateko etxebizitza edo bulego bakoitzeko erabiltzaile zenbaitek sarbidea izatea, tarifa biderkatu egingo da higiezinak dituen etxebizitza edo bulego bakoitzeko.

Berdin gertatuko da sarbide kolektiboa ahalbidetzen duten sistemekin berauek enpresetan eta bestelako saltoki, ostatu, egoitza, osasun-zentro edo hezkuntza azpiegituretan badaude, aplikatuko delarik kasuan-kasuko apartamentu edo gela kopuruari egokitutako tarifa.

Epigrafe honetan ez da sartzen TARIFA OROKORRETAN beste epigrafe zehatzago bati dagokion errepertorioaren erabilpenik.

1.3.- IKUSENTZUNEZKO OBRA EDO GRABAZIOEN EMANALDIAK HARI, KABLE, ZUNTZ OPTIKO EDO BESTE BITARTEKO BATEN BIDEZ OSTATU ETA ANTZEKOETAN

Barne daude, baita, osasun zentroak edo gaixoak artatzeko zentroak, hezkuntza zentroak eta antzekoak, zeinei tarifa txikiena aplikatuko zaien.

TARIFA

HILEKO TARIFA HOTEL BATEKO PLAZA KOPURU ETA KATEGORIAREN ARABERA

Honako tarifak aplikatzeko baliokidetasun erlazio hauek erabiliko dira.

Epigrafe honetan ez da sartzen TARIFA OROKORRETAN beste epigrafe zehatzago bati dagokion errepertorioaren erabilpenik.

2.- PUBLIKOARI ZABALIK DAUDEN LEKUETAKO KOMUNIKAZIOA

Ikusentzunezko obra edo grabazioen zabalpena, edozein bitarteko bidez, berauek direnean telebista hedabideen bidezkoak eta pertsona fisikoek zein juridikoek eginak publikoari zabalik dauden edozein eratako establezimendutan. Pertsona fisiko zein juridiko hauen merkatal jarduera behinena ez da izan behar emanaldiok eskaintzea, eta jaso dezakete, edo ez, zuzenean zein zeharka, kuota bat edo sarrera-ordainketa bet lokal edo instalazioetara sartzeko.

a) Taberna, jatetxe, kafetegi eta beste ostatu batzuk.

Barne daude, baita, osasun zentroak edo gaixoak artatzeko zentroak, hezkuntza zentroak eta antzekoak, zeinei tarifa txikiena aplikatuko zaien.

TARIFA: 0,56€ hileko eta plaza erabilgarri bakoitzeko, establezimendu bakoitzeko hileko 175 plazako gehieneko kopuruarekin.

b) Gimnasioak, kirol zentroak eta osasun zentroak, aisialdiko zentroak eta beste esteblezimendu, komunitate edo entitateak, duten izaera eta forma juridikoa dutela, berauek badira publikoari zabalik dauden lokalotako titularrak edo esplotazioa dutenak.

TARIFA: 0,56€ hileko eta ikusentzunezko edukietara sarbide duen plaza bakoitzeko, establezimendu bakoitzeko hileko 175 plazako gehieneko kopuruarekin.

Epigrafe honetan ez da sartzen TARIFA OROKORRETAN beste epigrafe zehatzago bati dagokion errepertorioaren erabilpenik.

3.- IKUSENTZUNEZKO OBRA EDO GRABAZIOEN SEKUENTZIA EDO ZATIEN ERREPRODUKZIOA

Ikusentzunezko obra edo grabazioen sekuentzia, parte, kapitulu edo zatien erreprodukzioa, zabalkundea egiten duten entitateek emitituriko programetan edo beste multimedia eskarri batzuetan datozenak, ez badaukate JILren 86. artikuluko ikusentzunezko obraren definizioan sartzen.

Zati edo sekuentziek ez baduira JILak 32. eta 35.1. artikuluetan salbuetsitako bi kasuetan sartzen, produkzio propiorako ikusentzunezko obren sekuentzia edo zatiak erabili gura dituzten entitateek kontratu bidezko baimena lortu behar dute ustiapen eskubideen titular bakarrarengandik.

Independentea dela ulertuko da pertsonalitate eta marka propioa eta programazio eta frekuentzia bereizia duen emisora bakoitza, nahiz eta enpresa, entitate edo talde bakar baten barruan egon.

Tarifa berbera aplikatuko zaie ikusentzunezko ekoiztetxeek enkargu bidez egiten diren programen produkzioaren kasuan, berauetan ikusentzunezko obren zati edo sekuentziak erabiltzen badira.

TARIFA MINUTUKO

Beste ikusentzunezko obra edo grabazioen baitan dauden ikusentzunezko obra edo grabazioen sekuentzia edo zatien emanaldien kasuan, emanaldiok ekoiztetxeek, hedabideeek, publizitate agentziek, iragarleek edo antzekoek egiten dituztenean, tarifa zati edo sekuentzia hartzen duen obra klasearen baitan egongo da:

Erabilpen denborari dagokionez, eta aurrekoa kontuan harturik, kasuan kasuko kalkulu proportzionala egingo da.

Ikusentzunezko obra edo grabazioen sekuentzia edo zatien emanaldiak edozein entitatek egiten baditu erakusketa, exibizio, jaialdi, gala eta edozein motatako jardueretan, izan helburu kulturalekoak edo antzekoak, tarifa hauxe izango dute:

EKITALDI BAKOITZEKO TARIFA

Epigrafe honetan ez da sartzen TARIFA OROKORRETAN beste epigrafe zehatzago bati dagokion errepertorioaren erabilpenik.

hutsik