Lizentzia edo tarifa bidez EKKIren errepertorioko literatura, arte edo zientzia lan originalen erreprografia baimentzen da. Aipatutako lanak gaur egungo edo etorkizunean asmatuko den edozein bitarteko edo euskarritan kopia daitezke era honetan. Babestutako obrak dira, besteak beste, liburuak, liburuxkak, inprimakiak, epistolarioak, idatziak, hitzaldiak eta alokuzioak, konferentziak, txosten forentseak, katedra azalpenak eta halakoak.
Aipatutako lizentzia edo tarifa bidez baimentzen da erabiltzaileek EKKIren errepertorioko obra erreproduzitu, zabaldu edota haren komunikazio publikoa egitea.
Jabetza intelektualaren legediaren arabera, ez da beharrezkoa izango ustiapen eskubideen titularren baimena lortzea kasuotan: erabilpen pribatu hutserako pertsona fisiko batek egiten duen obren kopia, zeinak modu legalean eskuratu dituen, eta kopia hori ez duenean irabazasmozko helburuarekin edo kolektiboki erabiltzen. Ez da baimenik beharko, halaber, erreprografia egiten bada segurtasun publikoko xedeei begira edo prozedimendu judizial, administratibo edo parlamentarioen baitan. Ez da beharko baimenik, ezta, erreprografia zuzentzen bazaie urritasunen bat duten pertsonei, irabazasmorik gabe bada eta urritasunari adaptatutako bitartekoen bidez egiten bada.
Tarifa hauek xedatzen dute, baita, edukien zati ez-esanguratsuen edukiak agregatzeko zerbitzu elektronikoak eskaintzen dituztenek publikoari berauek eskuragarri jartzeko baimena, izan argitalpen periodikoetan edo Webguneetan eta egintza hori egiten bada informazio, iritzi-eraketa edo entretenimendu xedez. Izan ere, jabetza intelektualeko legediaren arebera:
Edozelan ere, hirugarren batzuek publikoaren esku irudi, argazki-obra edo argazki hutsak uzten badituzte argitalpen periodikoetan edo Webguneetan, baimena beharko da.
JILren Testu Bateratuaren 157.1.b) artikuluan ezarritakoarekin bat, irabazasmorik gabeko kultur entitateek honako tarifetan %20ko beherapena izango dute.
DEFINIZIOAK
Erabiltzailea: Jabetza Intelektualeko legediak babeste n dituen obren erreprodukzioarekin zuzenean edo zeharka irabazi ekonomiko bat lortzen duen pertsona fisiko edo juridikoa zein kopiak erabilpen kolektiborako egitean dituena, eta baita babestutako obren erreprodukzioa egiteko gai duren makinak edo ekipoak dituzten establezimenduetako titularrak.
Makina edo ekipo erreprografikoa: ordaindu beharrekoa kalkulatzeko kontuan hartzen da establezimendu jakin bateko makina edo ekipoen kopuru osoa, dena delakoak izan arren berauen ezaugarri teknikoak. Aintzat hartzen dira, baita, “autoserbitzuko” sistemak, zeinetan ekipo edo makinak eskuragarri dauden publikoak berak bere kabuz kopiak egin ditzan.
Gailu edo ekipo erreprografiko kopuruagatiko urteko tarifa:
Unibertsitate campusen baitan edo berauetatik 500 m baino gutxiagora kokatutako saltokiei aurreko tarifen gaineko %15eko gehikuntza aplikatuko zaie.
Epigrafe honetan ez da sartzen TARIFA OROKORRETAN beste epigrafe zehatzago bati dagokion errepertorioaren erabilpenik.
Euren egitekoen baitan EKKIren errepertorioko obrak erreproduzitzen dituzten enpresa eta entitateak, beti ere kopia hori ez bada prezio bidez banatzen.
ENPRESA ETA ENTITATEEN SAILKAPENA / URTEKO TARIFA
Epigrafe honetan ez da sartzen TARIFA OROKORRETAN beste epigrafe zehatzago bati dagokion errepertorioaren erabilpenik
Tarifa hauek aplikagarriak dira zentroan bertan egiten diren erreprodukzio jardueretarako zein hirugarren batek egindakoetarako, kontzesio administratibopen zein beste modu batera.
Fotokopia bidezko erreprodukzioak eta erreprodukzio digitalak, eta intranet batean eskuragarri jartzea / URTEKO TARIFA:
Epigrafe honetan ez da sartzen TARIFA OROKORRETAN beste epigrafe zehatzago bati dagokion errepertorioaren erabilpenik
0,10€/ artikuluko
Epigrafe honetan ez da sartzen TARIFA OROKORRETAN beste epigrafe zehatzago bati dagokion errepertorioaren erabilpenik.
Enpresek zein bestelako entitate, erakunde, ikastetxe eta abarrek artikulu bildumak erreproduzitu, banatu edota komunikatzea, bilduma eurek zein hirugarren batek sortua izan.
5€ urtean langile edo erabiltzaile bakoitzeko.
Epigrafe honetan ez da sartzen TARIFA OROKORRETAN beste epigrafe zehatzago bati dagokion errepertorioaren erabilpenik.
60€ urtean.
Irakaskuntzarako egindako erreprodukzioak irakaskuntza musikaleko zentroei dagokien epigrafean xedatzen dira.
Epigrafe honetan ez da sartzen TARIFA OROKORRETAN beste epigrafe zehatzago bati dagokion errepertorioaren erabilpenik.
JILren 37.1 artikuluko salbuespenen barne ez dauden erreprodukzioei aplikatzen zaie.
Fotokopia bidezko kopia zein digitala:
0,20€ erreproduzitutako orrialde bakoitzeko.
Epigrafe honetan ez da sartzen TARIFA OROKORRETAN beste epigrafe zehatzago bati dagokion errepertorioaren erabilpenik.
Liburutegi zein beste entitate batzuek liburu digitalak opatzen badituzte maileguan, kalkulua egingo da publikoarentzat erabilgarri jarri gura diren EKKIko katalogoko obren mailegu kopuruaren arabera.
“Publikoaren esku jarri gura den mailegu kopurua” izango da liburutegi fisikoko inprimituriko liburuen “ale” kopurua legez. Titulu batek lizentzia bat baino gehiago izan dezake, eta lizentzia bakoitzak ahalbidetzen du mailegu digital kopuru jakin bat.
URTEKO TARIFA
Eskurau nahi den mailegu digital potentzial bakoitzagatik 0,20€.
Epigrafe honetan ez da sartzen TARIFA OROKORRETAN beste epigrafe zehatzago bati dagokion errepertorioaren erabilpenik.
Liburutegi, dokumentazio zentro zein beste edozein erakundetan mailegu publikoa egiten bada (JILaren 37. Artikuluak salbuetsitako kasuetan ez bada), mailegu bakoitzeko 0,20€-ko tarifa aplikatuko da.
Epigrafe honetan ez da sartzen TARIFA OROKORRETAN beste epigrafe zehatzago bati dagokion errepertorioaren erabilpenik.
Agregatzaileak linkak edo excerpt-ak erabiltzeagatiko ordainketa.
URTEKO TARIFA
Oinarria izango da zerbitzu emaileak publizitateagatik urtean lortutako diru sarreren %1.
Zerbitzu emaileak ordainduko du epigrafe honen kudeaketa EKKIren esku uzten duten argitaldarien link edo excerpt-ek link edo excerpt horien kopuru osoan suposatzen duten ehunekoa, oinarriari aplikaturik.