eu | es | fr | en
kideak
2025-12-15

Batzar Orokorra 2025

pvproductions, www.freepik.es

EKKIk 2025eko Batzar Orokorra egin zuen online abenduaren 4an. Orain arteko ibilbideaz hausnartu zuten bazkideek, eta lorpen handitzat jo zuten CIS-Net sarera konektatu izana EKKIren errepertorioa. Nazioarteko kodeak lortzea, obren erregistro zein aldaketak, autoretza-ehunekoen kontrola… hori dena modu azkar eta erosoan egin daiteke orain EKKIren webguneko kideen atarian.

CIS-Net-ek mundu-mailako irismena du:

[gehiago irakurri]

2025-05-27

CISACen Urteko Txostena 2025

CISACek 2025eko Urteko Txostena argitaratu du. Sortzaileen eskubideen babesa, datu-sistemen modernizazioa eta sano azkar aldatzen ari den panorama digitalean bidezko ordainsariaren defentsa dira lerro nagusiak.

Bide batez esango dugu EKKIk bat egin duela CIS-Net-ekin, eta eskubideen egileek laster izango dutela jabetza intelektualeko eskubideak kobratzeko ingurune erabilerraza eta nazioartean homologatua.

Baina hori ez da dena, txostenak beste hainbat gai jorratzen baititu.

[gehiago irakurri]

2025-02-05

AArekin lotutako auzi-eskeak hasi dira, ezinbestean

Data flock (digits) by Philipp Schmitt. SC BY-SA 4.0

Horri buruz Gutun Zuria 2024an eztabaidatu genuenean ohartarazi genuen: Adimen Artifiziala (AA) eskubide-zatiz osatuta dago, eta mundu hori ulertu, ordenatu eta egileen kontrolpean jarri behar da. Eta hara non, GEMAk Suno Inc. Auzitara eroan du, AAk sortutako audio-edukia dela eta. Enpresari leporatzen zaio GEMAren errepertorioko abesti ospetsuen grabazio babestuak prozesatzea, ordainsaririk ordaindu gabe. Kasu askotan, adimen artifizialeko tresnak jatorrizko abestien antzeko audio-edukia sortu zuen.

[gehiago irakurri]

EKKI - Euskal Kulturgileen Kidegoa. Agoitz Plaza, 1, 48015 Bilbo, Bizkaia. Telefonoa: 688 716 145
Laguntzaileak: