Egile eskubideengatiko mundu mailako diru-bilketa % 7,6 igo da, 13.100 milioi eurora iritsi zelarik 2023an, CISACen azken txostenaren arabera.
Diru-sarrera digitalen etengabeko hazkundeak eta zuzeneko ikuskizunen eta exekuzio publikoaren berpizteak bultzatu zuten hazkunde globala, pandemiak jotako alorra izan ziren eta.
EKKI % 7,9 hazi zen, CISACen batez bestekoa baino hamarren batzuk gehiago. Honako hauek dira entitateen entitateak bere azken txostenean argitara eman dituen zenbakiak:
Egile eskubideen mundu mailako bilketa % 7,6 igo zen, eta 13.090 milioi euroko errekorra lortu zuen 2023an. Igoera hori diru-sarrera digitalen etengabeko hazkundeak bultzatu zuen, streaming bidezko harpidetzari esker, eta zuzeneko ikuskizunen eta exekuzio publikoaren berreskuratze sendoari esker, pandemiaren ondorioz hiru urtez ezbaian egon ondoren.
Zuzeneko ikuskizunek eta exekuzio publikoak izan dute hazkunderik handiena, +% 22. Sektore horrek COVID urteetako galera tamalgarriak berreskuratu ditu orain, eta 2019an baino % 12,6 handiagoa da, 3.280 M €-ko maximo historikoarekin. Latinoamerika eta Asia-Pazifikoko eskualdeek, suspertzeko denbora gehiago behar izan duten horiek, jardueraren berreskuratze azkarra izan dute.
Hamarkada batean bi digituko hazkundea bizi ondoren, bilketa digita moteldu egin zen % +9,6raino, streaming bidezko harpidetza-merkatua lurralde handienetan goia jotzen hasi den heinean. Hazkunde digitalari mesede egin zioten, hala ere, streaming kontsumoaren etengabeko gorakadak, plataformen hedapenak eta harpidetza-zerbitzuen prezioen igoerak.
TB eta irratia: diru-sarrerak pixkanaka murriztu egin dira. Irrati-difusioaren diru-bilketa -% 4,0 jaitsi zen 2023an. Sozietateek dena den cifra egonkorrak dituzte telebista eta irratiaren ohiko diru-sarrerengatiko bilketetan.
Sektore digitalak irrati-difusioa gainditu du sortzaileen diru-iturri nagusi gisa. Kontsumo-ereduak aldatu ahala, telebista eta irrati tradizionalaren eskubideak -% 4 murriztu dira, 2023an 3.890 M €-ra iritsi arte. Sortzaileen egile-eskubideak sektore digitalera mugitzen ari dira pixkanaka, eta sektore digitala da orain diru-iturri nagusia, % 35arekin.