Horri buruz Gutun Zuria 2024an eztabaidatu genuenean ohartarazi genuen: Adimen Artifiziala (AA) eskubide-zatiz osatuta dago, eta mundu hori ulertu, ordenatu eta egileen kontrolpean jarri behar da. Eta hara non, GEMAk Suno Inc. Auzitara eroan du, AAk sortutako audio-edukia dela eta. Enpresari leporatzen zaio GEMAren errepertorioko abesti ospetsuen grabazio babestuak prozesatzea, ordainsaririk ordaindu gabe. Kasu askotan, adimen artifizialeko tresnak jatorrizko abestien antzeko audio-edukia sortu zuen.
Bere kideen eskubideen defentsan GEMAk demanda bat aurkeztu zuen Suno Inc. adimen artifizialaren hornitzailearen aurka Municheko Eskualde Auzitegian 2025eko urtarrilaren 21ean. Musika-tresnari esker, ohar sinpleen bidez erreproduzitu daitezkeen audio-edukiak sor daitezke. Sistemak egile-eskubideak argi eta garbi urratzen dituen edukia sortzen duela dokumentatu ahal izan zuen GEMAK, agentziak berak adierazi duenez. Melodiari, harmoniari eta erritmoari dagokienez, eduki hori, neurri handi batean, mundu-mailako ospea duten lanei dagokie, eta horien egileek GEMA dute ordezkari.
Emaitzek argi eta garbi erakusten ei dute Suno Inc. enpresak sistematikoki erabili duela GEMAren errepertorioa bere musika-tresna osatzeko, eta orain komertzialki ustiatzen du, obren egileei inolako konpentsaziorik eman gabe. Adimen artifizialeko tresnaren premium bertsioaren erabiltzaileek, gainera, Suno Inc. harpidetzako tarifa ordaindu behar dute.
Alemanian, GEMAk 95.000 kide baino gehiagoren (konpositoreak, letragileak eta musika-editoreak) egile-eskubideak ordezkatzen ditu, eta mundu osoko bi milioi titular ere bere ordezkaritza-pean daude. Munduko musika-lanen sortzaileen elkarte handienetako bat da, honenbestez.
Hemen EKKIren hausnarketa gai honen inguruan, 15. minututik aurrera:
https://bizkaiairratia.eus/podcast/literatureari-nagusi-aste-honetako-herriz-herri-saio-berezian/