eu | es | fr | en
kideak

Albisteak

2024-06-14

CISACen 2024ko Batzar Nagusia: EKKIren bazkidetza berretsi dute

Joan den maiatzaren 30ean Seulen bildutako CISACen Batzar Nagusiak EKKI behin-behineko kide gisa berretsi zuen. Albiste bikaina da, gurea bezalako erakunde sortu berri bat akuilatu egiten baitu bere lanean: gero eta agerikoagoa izateko lanean ari den sektore kulturala laguntzea.

CISACeko idazkaritza EKKIrekin harremanetan jarri da gure entitateak aurrera egiten segi dezan, CISACen eskakizunak denon artean aplika ditzagun eta sortzaileen eskubideen kudeaketa hobetu dezagun.

Koreako musika-egileen elkarteak (KOMCA) antolatutako Batzar Nagusiak continente guztietako errepertorioa ordezkatzen duten kudeaketa kolektiboko 72 elkarte eta erakundetako zuzendari nagusia, sortzaile zein langileak bildu zituen.

CISAC sormen-sektoreko munduko sarerik handiena da, eta kudeaketa kolektiboko 225 erakunde (OGC) kide ditu 116 herrialdetan. Mundu mailako sare honek 5 milioi sortzaile baino gehiago ordezkatzen ditu: musika, artea, literatura, antzerkia eta ikus-entzunezkoen sektorea.

Adimen artifizialak (AA) etorkizunean sortzaileen biziraupenerako bitartekoetan izango duen eragina eta sormen-sektoreak eta gobernuek erantzun beharreko modua izan ziren 2024ko Batzarraren gai-zerrendako gai nagusiak. Eztabaidak CISACen zereginaren ingurukoak izan ziren, alegia: egile-eskubideen esparruari nola eman forma, sortzaileak nola babestu edo AA tresnak nola baliatu giza sormena lagun dezaten, baina berau ordezkatu barik.

hutsik