EKKIren Errepertorioaren Datu Basera sartzean (aurrerantzean, “EEDB”), kontuan hartu hurrengo Erabilera Baldintzak aplikatuko zaizkiola zure DBaren erabilerari eta bertan kontsultatzen dituzun informazio, datu eta edukiei:
- EEDBn dagoen eta zu kontsultatzen ari zaren errepertorio honetan EKKIk kudeatzen dituen obren gaineko informazioa agertzen da; horrek EKKIk lizentzaituriko nazioarteko obrak barne har ditzake.
EEDBn agertzen diren obren gaineko informazioa iturri desberdinetatik gehitu du EKKIk. EEDB eguneratuta mantentzeko, maiz aldatzen ditugu bertan agertzen diren datu, informazio eta edukiak, eta berriak
- Honen ondorioz, EKKIk ezin du bermatu EEDBn agertzen diren datuen zehaztasun, osotasun, kalitate edo fidagarritasun osoa. Beraz, EKKIk ez du onartuko inongo erantzunkizunik erabiltzaileak, zuzenean ala zeharka, sufritu ditzakeen kalte edo galerengatik, EEDBn agertzen diren datu, informazio eta edukietan egon daitezkeen akats edo omisioen ondorioz gertatuak.
- EKKI EEDB eta bertan agertzen diren datu, informazio eta eduki guztien jabe da. EEDBren helburuak EKKIren errepertorioan dauden obren bilaketa eta horien gaineko ikerketa eta informatzea dira, bertan aurkezten diren moduan. EKKIren baimen espezifikoa izan ezean bertako datuak ezingo dira kopiatu, banatu, deskargatu, publikatu, aldatu, formatua modifikatu, beste datu base edo software batera gehitu, lan eratorririk sortu, edota beste edozeini berori egiten utzi.
- EEDBko datu, informazio eta edukia deskargatu edo kopiatu daiteke helburu ebaluatiboekin, bai norberarentzako bai eta aholkularitza ematen ari zaioneko hirugarren batentzako. Ezin da, dena den, informazio hori saldu edo salmentarako eskaini inongo modu edo formatutan.
EEDBra sartzean, aurretik azaldutako baldintzak onartzen ditu erabiltzaileak. Era berean, uko egiten dio edozein motatako erreklamaziorik egiteari EKKIren, bere zuzendaritza taldeko kideen, langileen, bazkideen edo lizentziapekoen aurka.